EKINTZAREN IZENA: Jet Lag Foto
EKINTZAREN DESKRIPZIO LABURRA: Jaialdiak iraungo dituen lau egunetan, erreportari talde bat sortu nahi dugu, argazkia baliabide gisa erabilita jaialdiari buruz duten iritzia eman dezaten. Horretarako, espazio fisiko bat izango dugu, arratsaldez zabalik egongo dena, interneterako konexioa duena, eta www.jetlagfoto.com blogera argazkiak igo ahal izateko erremintak ere bai. Musika,artea, diseinua, jendea… Jet Lag-etik gehien interesatzen zaizkizun alderdiak aukera ditzakezu, eta botoiari eman!
Egunero egongo dira ezustekoak, eta argazki onenak sari goxo-goxoa izango du.
NORK EMATEN DU TAILERRA:
Aiora Kintana Arte Ederretan lizentziatua da, eta Arte Terapian Graduostekoa lortu du Bartzelonako Unibertsitatean. Zortzi urtean, Guggenheim Museoko Hezkuntza Departamenduan aritu da lanean. Nerabeentzako hainbat hezkuntza proiektuetan jardun du lankidetzan. Casi tengo18, Amasté Comunicación-ekoa, “Dinamik(tt)ak”, arte udalekuak Artelekun, Artium-erako tailerrak, bisitaldi gidatuak hainbat galeriatan: Guggenheim Museoan eta Saachi Gallery-n, besteak beste; eta abar. “Isuri Sormenezko Zerbitzuak” kultur elkarteko kidea da, eta aisiako heziketa-ekintzak burutzen ditu bertan. Lan horiekin batera, web diseinugintzan aritzen da eta EITB.com-eko edukien erredaktorea da.
Oskia Álvarez Arte Ederretan Lizentziatua da, eta Arte Plastiko eta Aplikatuetan Masterra lortu du Hertfordshire-ko Unibertsitatean. Bestalde Graduostekoa ere badu Bigarren Hezkuntzan, Diseinu eta Teknologian espezializatua, Nottingham-eko Unibertsitatean lortutakoa. Bost urtean Ingalaterran lan egin du, eta bertan hainbat erakundetarako arte parte-hartzaileko proiektuak gauzatu ditu: Q-arts, Hertfordshire-eko Unibertsitatea, ikastetxeak, kultur zentroak, heziketa bereziko unitateak, eta abar. “Isuri Sormenezko Zerbitzuak” kultur elkarteko kidea da, eta aisiako heziketa-ekintzak burutzen ditu bertan. Gaur egunean, Amasté Comunicación-en lan egiten du eta nerabeekin eta nerabeentzako proiektu sortzaileak lantzen ditu.
PLAZA KOPURUA: 25 lagun
NORENTZAT PRESTATU DA? 15 eta 30 urte bitarte izan eta Jet Lag 09-en ekitaldi honetan modu desberdin eta dibertigarrian parte hartu nahi duen orok eman ahalko du izena.
ZER BEHAR DA?:
- Argazki kamara digitala + USB kablea (argazkiak ordenagailura pasatzeko)
edo
- Eskuko telefonoa, argazki-makina duena + USB kablea edo Bluetooth
RSS Feed
septiembre 30th, 2009
jonander
Publicado bajo 




