EKINTZAREN IZENA: Bilbao WifiMapping 09
EKINTZAREN DESKRIPZIO LABURRA:
Warchalking zeinu-mintzaira da, normalean kleraz idatzita egoten da hormetan eta interesdunei toki horretan haririk gabeko sarea dagoela jakinarazten zaie. Hoboek erabiltzen zuten zeinu-mintzairan oinarrituta dago. Hoboak Amerikako Estatu Batuetan depresio garaian batetik bestera janari, etxebizitza edo lan bila zebiltzan gizon eta emakumeak ziren. Zeinu-mintzaira hau beraien artean komunikatzeko eta komunitatea indartzeko modu eraginkor eta erromantikoa zen.
Sarean dauden komunitateen metafora ederra da, askorentzat ikusezinak dira baina etengabe hedatzen dira eta esperientziak partekatzen dituzte, autonomo, eskuzabal eta libre izanik.
Hain sinplea izatean hiri handietan erraz zabaldu da. Gainera markek asko irauten ez dutenez oso dinamikoa da eta etengabe sarearen ezaugarri aldakorretara egokitzen da, informazioa ematen duen sare horren beraren ezaugarrietara hain zuzen.
Proiektuaren ideia nagusia ekintza-jakina sortzea da “Bilbao OpenDay09? -”Sormen Ideiak” saria dagoen bitartean, gizartean elkarren arteko jokaera sor dezala nabarmen; zuzena, parte-hartzailea, plurala, artistikoa, praktikoa eta irekia izan dadila haririk gabeko teknologiarekin (WIFI eta Bluetooth).
NORK EMATEN DU TAILERRA: Roberto C. Mérida. 27 urte. Bilbao. Goi mailako Teknikaria Aplikazioen Garapenean. Goi Mailako Teknikaria Telekomunikazioetan. Master Aditua Teknologia Berrietan. Masterra Enpresen Kudeaketa eta Administrazioan. Proiektu zuzendaria segurtasun informatikoko enpresa batean.
PLAZA KOPURUA: Gehienez 40
NORENTZAT PRESTATU DIRA?: Xedea haririk gabeko teknologiaren ohiko erabilera gutxien ezagutzen duten hiritarrei zuzenean erakustea da, eta gazteekin lan egitea ere bai, Internetek komunikatzeko eta sarbiderako dituen bide desberdinak erabiltzera sustatuz eta erakutsiz, jolas moduan.
ZER BEHAR DA?: Parte-hartzaileek behar dutena:
-
Pertsona/talde bakoitzeko ordenagailu bat
-
APs eskaneatzeko softwarea deskargatu (oinarrian duten Sistema operatiboaren arabera)
-
Ibiltzeko arropa erosoa (motxila)
-
Emaitzak apuntatzeko koadernotxoa / boligrafoa
RSS Feed
septiembre 30th, 2009
jonander
Publicado bajo 




